Udazkeneko Multimedia Eskolan antolatutako iraupen luzeko ikastaroak martxa onean ari dira egiten. Bideogintza, argazkilaritza digitala, eta blogak eta sare sozialak dira egun garatzen ari direnak, eta parte hartzen ari den jendea gustura dago.
Blogak eta Sare Sozialak izeneko ikastaroa Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolan ematen ari da, eta irakaslea Galder Gonzalez internauta ezaguna da, www.euskalherrian.info eta albisteak2.0 ekimenetan parte-hartzailea, besteak beste.
Bideogintza ikastaroa aldiz, Amurrioko Zaraobe institutuan egiten ari da; astebururo ordu asko sartuta, giro onean garatzen ari da ikastaro intentsiboa. Iñaki Andonegi da ikasleen kezkak eta jakinmina asetzen dituena ikastaro honetan.
Eta Amurrioko udaleko aretoan argazkigintza ikastaroa Txemi Llano argazkilariaren eskutik jasotzen ari da ikasle talde bat. Alde teorikoa landuta, praktikarako bidea urratzen daude dagoeneko.
Hona hemen ikastaroetako batzuetan ASIER MATEOk jaso dituen argazkietako batzuk:
Argazki bilduma ikusteko egin KLIK hemen.