Frantziak lehengo astean hartu zuen Patxi Abad Laudioko euskal preso politikoa espainaratzeko erabakia. Auzian parte hartu zuten aldeei helegitea aurkezteko hiru eguneko epea igarota, gaur goizean estraditatuko dute laudioarra Espainiara.
Patxi Abaden senideek adierazitakoaren arabera, presoa Entzutegi Nazionaleko epailearen aurrera eraman dezakete gaur bertan, edo Madrilgo Soto del Real espetxean utzi, bihar epailearen aurrera eramateko.
Epaileak Frantziak euroagindua onartzeko emandako irizpideak baloratu beharko ditu. Izan ere, justizia frantsesaren arabera, Patxi Abad ezingo dute adierazitakoa ez beste delitu bategatik epaitu, ETA erakunde armatuko kide izateagatik, alegia. Auzi horregatik dagoeneko kondena bete duela adierazi zuen Frantziak bere ebazpenean.