San Martin jaiak ospatu berri dituzte Lezaman asteburuan, eta bertan, ohi bezala, herri kirol frogak egin dituzte. Herrien arteko herri kirolen V. edizio honetan Larrinbe, Baranbio eta Lezamako taldeak lehiatu dira eta, lasto jaurtiketa, gurdia, mazorkak, trontza eta sokatiran jardun dira guztiak ere. Azkenerako aurtengo garailea Lezamako taldea izan da, egindako hiru frogetan irabazle suertatuta. Hona hemen herri kirolen jardun honetako argazki bilduma.
Argazkilaria: Iñaki Ibarrola Atxa
Data: 2010eko azaroak 13
Argazki bilduma ikusteko egin klik HEMEN