Saharar herriaren eskubideen aldeko mobilizazioa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko aza. 11a, 08:22

Atzo Amurrion egin zen konzentrazioaren kronika bidali digu Koldo Zabalak:

Atzo Amurrion egin zen konzentrazioaren kronika bidali digu Koldo Zabalak:

Amurrioko plazan, arratsaldeko 18:00etan 80 lagun inguruk erantzun diote Amurrioko Sahararen Aldeko elkarteak egindako deialdiari. Bertan bildu direnek egunotan Aaiunen(Mendebaldeko Sahara), Gdaim Izik kanpalekuan, Marokoko gobernuak egindako basakeria eta triskantza salatu nahi izan dute.Elkarretaratzean Amurrion bizi den saharar baten esanetan (Mohammed) Saharar herriari pazientzia agortzen ari zaio eta 91ko hitzarmenetik su-etenean sahararrak baino ez daude. Marokoko gobernuak behin eta berriro giza eskubideak zapaldu ditu eta sahararren borrakaldi baketsuak bortizki isildu nahi ditu.

Elkarretaratzea amaitu ostean, antolatzaileek adierazpena irakurri dute euskaraz, gaztelaniaz eta hassanieraz. Bertan jakinarazi dituzte egunotako triskantzaren datuak, 159atxilotu, 700 desagertu eta 19 hildako.

Amurrion bizi den saharar honek egunotan hasitako elkarrizketen inguruan esperantzarik ez duela dio eta Marokoko gobernuak  Frantziaren laguntzarekin, Espainar gobernuaren ardurarekin eta Europar Batasunaren utzikeriarekin gatazka hau luzatzeko eta autodeterminazio erreferenduma ez egiteko asmoa du.

Amurrioko Sahararen aldeko elkartetik, larunbatean, Madrilen eguerdiko 12:30etan izango den manifestaziora joateko deia zabaldu dute eta horretarako autobusa irtengo da Laudiotik, Amurriotik eta Urduñatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide