Herritarren kexak eta iradokizunak jasotzeko auzo asanbladak berriro ere martxan

Asteartean heldu zitzaion berriz ere auzoetan asanbladak egiteko Udalak sustatzen duen dinamikari. Jon Karla Menoio alkatea eta udal arkitektoa bertaratu ziren Aretako kultur etxean egin zen lehenengo asanbladara, eta herritarren kezkak eta galderak erantzun zituzten bertan.

Aretako herritarrek gai ugari mahaigaineratu zituzten; besteak beste zebra bideetako segurtasuna, udaltzainen beharra, HAPOaren inguruko kezkak, bai eta etxe larrosaren ingurukoak ere.

Gaur egingo da asanblada hauetako bigarrena, Ugartekoa zehazki. Ugarteko elizan arratsaldeko 19etan izango dute zita bertako herritarrek. Azaroan zehar luzatuko diren beste hitzorduak ondoren zerrendatzen ditugu:

- LATIORROKO ASANBLADA (Asteartean, 2010eko azaroaren 9an 19,00etan, Latiorroko Eskoletan).

- HIRIGUNEKO ASANBLADA: (Ostegunean, 2010eko azaroaren 11an, 19,00etan Aiarako Kantzelaria Gimnasio Aretoan).

.- LARRAZABALEKO ASANBLADA (Asteartean 2010eko azaroaren 16an 19,00etan, Gurdigilea jatetxea).

.- GARDEAKO ASANBLADA: (Ostegunean 2010eko azaroaren 18an 19,00etan,"Social"ean).

.- NEKAZARITZA-SUSTAPEN ASANBLADA (Asteartean 2010eko azaroaren 23an 19,00etan, Udal Hitzaldiko Gela)

- ARRAÑOKO ASANBLADA (Ostegunean 2010eko azaroaren 25ean 19,00etan, Udal Hitzaldiko Gela).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide