Ikasle Eguna 2010, aldarrikapen eta festa eguna hasi da

Eguraldia lagun dutela, ehundaka pertsona gerturatu dira dagoeneko Amurriora bertan ospatzen ari den Ikasle Eguneko egitarauaz gozatzera. Eguerdi partean hasi dira herrigunean programatutako ekimenak, eta antolatzaileek adierazi digutenez "erantzun ona izaten ari dira, oso pozik gaude". Horrela, aurreko asteetan zehar hainbat kanpus eta unibertsitatetan egindako olinpiaden finaleko proba dibertigarriez gozatzeko aukera izan dute Amurrioko parkera hurbildutakoek.

Segidan, txikien txanda iritsi da, eta Porrotx pailazoak kolore, irri eta mezuekin blaitu ditu haur eta nagusi guztiak; irrien lagunak irria beti lagun. Kirikiño taldeak antolatutako tailerrek ere arraskasta handia izan dute eta herri mugimenduen standek ere izan dute euren lekua herrigunean. 

San Anton plazan eguerdirako bazkaria prestatzen ari ziren sukaldariengana ere gerturatu gara, gaurko menua: paella eta solomoa (barazkijaleentzako menua ere eskeiniko dutela adierazi digute).

Arratsalde partean, Ikasle Abertzaleak erakundeak deitutako Nazio Manifestaldia egingo dute herriko kaleetan zehar, "Ikasleei erasorik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala!" aldarrikatzen. Martxa Reforrera arte iritsiko da eta bertan ezarri duten karpa erraldoiean ekitaldia egingo dute.

Gauean kontzertuen eta jaiaren txanda iritsiko da, Amurrion izango baititugu Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! taldeak, gaueko 21:30etik goizaldeko 05:00ak arte luzatuko den aldarrikapen festan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide