Mende berrirako ipuinak. Antologia

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko urr. 20a, 10:10

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Ipuinak literaturara hurbiltzeko modu egokia izan daitezke irakurtzea gehiegi atsegin ez duenarentzat, edo euskarazko literaturari beldurra dionarentzat. Horrekin ez dut esan nahi ipuinak bigarren mailako literatura-generoa direnik. Aitzitik, literatur onenaren harribitxi izan daitezke, eta ez da meritu makala orri gutxi batzuetan kontzentrazioa eta tentsioa uztartzen asmatzea. Horren isla dira, hain zuzen, antologia honetan bildutako ipuinetako batzuk.

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Ipuinak literaturara hurbiltzeko modu egokia izan daitezke irakurtzea gehiegi atsegin ez duenarentzat, edo euskarazko literaturari beldurra dionarentzat. Horrekin ez dut esan nahi ipuinak bigarren mailako literatura-generoa direnik. Aitzitik, literatur onenaren harribitxi izan daitezke, eta ez da meritu makala orri gutxi batzuetan kontzentrazioa eta tentsioa uztartzen asmatzea. Horren isla dira, hain zuzen, antologia honetan bildutako ipuinetako batzuk.

Unibertsitateko irakasle Mari Jose Olaziregik hautatu ditu liburu honetan biltzen diren 18 ipuinak. Euskal letren panoramara hurbiltzeko aitzakia ederra atondu du. Egile ezagunez gain, autore ez hain ezagunak ere aurkituko ditugu. Era berean, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera(Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia). Askotariko gaiak jorratzen dira, eta egile bakoitzaren estiloaren adibide dira liburuan bildutako ipuinak. Kasu batzuetan, ipuinak oso laburrak direnean, egile bakoitzaren bizpairu ipuin sartu dira. Hori da esaterako, Joseba Sarrionandiaren kasua. Liburu honetan jasotzen diren haren hiru ipuinek diodan miresmena berresteko balio izan dute. Gauza bera gertatu zait Xabier Montoiaren ipuinarekin.

Beste batzuetan, ordea, kale egin didate autoreek. Beste modu batera esanda, haien beste ipuinen bat hautatuko nuke nik. Izan ere, Atxaga ipuingile izugarria da, argi utzi zuen hori Obabakoak idaztean, baina Olaziregik antologia honetan sartu duen ipuinak ez nau asebete.

Dena den, oso sorpresa atsegina izan da Pello Lizarralde deskubritzea. Haren Un ange passe ipuina minimalista da oso. Atmosfera zinez harrigarri baten lekuko egiten gaitu. Gozamen hutsa da.

Antologia honi ikusten diodan alderdirik positiboena da, batetik, gustatzen zaizkigun autoreak zergatik gustatzen zaizkigun sendotzeko balio duela, eta, bestetik, autore berriak ezagutu, eta euren obrara hurbiltzeko gogoa pizten digula. Kontua da, baina, hautaketa pertsonala dela, eta ipuin batzuk beste batzuk baino gehiago gustatuko zaizkigula. Hala ere, euskal literaturara hurbiltzeko gonbidapena da antologia hau. Euskal literaturak merezi duela oihukatzeko aldarrikapena.

Ikusten duzuenez, ez dut ipuinen edukiaren berri eman. Deskubritu eta dasta itzazue zuek zeuek geure literaturaren mokadu hauek!!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide