Extremadura eta Andaluzia Etxeak 2007an hasi ziren Flamenko Festibala antolatzen eta laugarren edizio honetan, azken urteetan erakutsi duten gorako joerari jarraituz, maila handiko “cantaoreak” ekarriko dituzte Laudioko oholtzara.
Pedro Peralta Extremadurako cantaorea izango da Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan egingo den ikuskizuneko protagonista nagusia. Berarekin batera, oholtzara igoko dira herriko flamenko taldea osatzen duten kideak:, Rocío Águila (Dantza), José Ramírez (Kitarra), Curro (Txalo-jotzailea) eta Juan José Navas (cantaorea).
Ikuskizuna urriaren 23an izango da, larunbata, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du.