Laudion izango dute zita estatu guztiko mikologia zaleek

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko urr. 14a, 09:26

Urriaren 29an hasiko diren Mikologia Topaketetan estatu guztiko parte-hartzaileak espero dituzte Perretxikozaleen Laudio Elkarteko kideek. Elkarte horren 30. urteurrenarekin batera egingo dira aipatu topaketak.

Interneteko foro batean sortu zen topaketa hauek aurten Laudion antolatzeko aukera. Jardunaldien helburua da kultur mikologikoaren inguruan dabiltzan pertsonak elkartu eta euren lana jendartean zabaltzea. 94 pertsonak izena eman dute dagoeneko.

Urriaren 29an hasiko diren Mikologia Topaketetan estatu guztiko parte-hartzaileak espero dituzte Perretxikozaleen Laudio Elkarteko kideek. Elkarte horren 30. urteurrenarekin batera egingo dira aipatu topaketak.

Interneteko foro batean sortu zen topaketa hauek aurten Laudion antolatzeko aukera. Jardunaldien helburua da kultur mikologikoaren inguruan dabiltzan pertsonak elkartu eta euren lana jendartean zabaltzea. 94 pertsonak izena eman dute dagoeneko.

Egitarauari dagokionez, jardunaldiak urriaren 29an hasiko dira parte-hartzaileei harrera eginez, lehen topaketari heltzeko gero; Lamuza parkeko Etxe Nagusian izango da arratsaldeko 19:00etan. 20:00etan aldiz, Cristobal Burgos elkarteko ohorezko kideak Aiara bailarako onddoen inguruko ikus-entzunezkoa eskainiko du.

Biharramunean, larunbatean hain zuzen ere, mendira txangoa egingo dute, aleak jaso eta sailkatzeko gero. Bazkalorduan, elkarteak omenaldia egingo dio Martin Mendoza elkarteko ohorezko bazkideari eta arratsaldeko txandan, berritasun bat dakarte topaketek, batzorde zientifiko batek espezieak azaldu eta aztertzeko lanari helduko baitio jendaurrean. Arratsaldeko 19:30ean izango da hori. Igandean, aldiz, hitzaldia eskainiko dute Lamuza parkeko Etxe Nagusian, 19:30ean.

Azaroaren 1a festa eguna izaki, topaketak kalera aterako dituzte antolatzaileek. Onddoen erakusketaz gozatzeko aukera herriko plazan izango dugu, bai eta ohiko haur-marrazketa lehiaketa eta perretxikoen dastatzea ere.

Bestalde, APILL elkartearekin elkarlanean, “Pintxo eta kazolatxo mikologikoen 1. ibilbidea” antolatu dute asteburu guztian zehar. Herriko taberna eta jatetxeek perretxiko eta onddoen pintxoak prestatuko dituzte eta bezeroek gustokoen izan dutena bozkatuko dute.

Mikologia Topaketa hautan mikolgiari buruzko liburuen erakusketa ere izango dugu, topaketak hasten diren egunetik azaroaren 4ra arte, hain zuzen ere.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide