Aurtengo liga hasi zenetik Laudio futbol taldeak izan dituen garaipenen segida dakar atzoko emaitzak. Gernikaren aurrean lehian, 83. minutuan Pastrainek egin zuen golari esker Laudiok 1-0 eskuratu zuen garaipena. Gernikako taldea, gainera, sailkapeneko lehenengo tokietan egoteko borrokan ari den taldea da, Castelo Laudio taldeko entrenatzailearen arabera “talde ona da Gernikakoa, hirugarren mailan eta bigarren B mailan jokalariak dituena”, garaipenak beraz, badu bere balioa.
Indartsu aritu zen atzokoan Laudio taldea baina, lehenengo erdian, bi taldeek izan zituzten gola egiteko aukera garbiak, Santxo jokalariak areatik kanpo egindako jaurtiketa eta Paredesek probestutako kornerra izan ziren gernikarrek izan zituzten aukera garbienak.
Gola, baina, Laudioarren eskutik etorri zen. 83. minutuan Yartuk egindako pase bikaina Pastrianek sarera bihurtu zuenean.
Sailkapen orokorreko lehen postuan berdinduta daude Amorebieta eta Laudio, 21 punturekin biak ere. Atzetik datoz Durangoko Culturala eta Sestaoa.