Museo Gastronomikoa eta Lateorro auzoa lotzen dituen zubiaren etorkizuna urtarriletik aurrera erabakiko du Laudioko Udalak. 2000.urteko abenduan Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak eskailera mekanikoak ezartzea agindu zuen. Haatik, Udalak ez du baztertzen zubia suntsitzeko aukera.
Jon Karla Menoiok adierazi du Lateorro auzorako sargunearen hobekuntza lanak bukatzean eztabaidatuko dutela Zubiko zubia bota ala ez. E Planetik lanetara 1,7 milioi euro bideratu dira. Lateorroko sarbidea hobetzeko obrek abendu honetan dute bukatzeko epea.