Laudioko Udalak duela zenbait hilabete langabezian dauden pertsonak kontratatzeko hiru programa finantzatzeko diru-laguntza eskatu zuen. Lanerako Formazioa Sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, Egailanek, hiru programa horiek finantzatzeko169.570 euroko diru-laguntza ematea ebatzi berri du.
Horrela, Laudioko Udalak 15 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetez. Pertsona horietako seiren lana zenbait lursailetan masa autoktonoak berreskuratzea izango da, beste bost pertsonek Zenagortaganan itxiturak jaso eta berrerabili daitekeen materiala jasoko dute eta, azkenik, bide publikoen mantentze- eta konponketa-lanak egingo dituzte beste lau kontratatuek.
Jon Karla Menoiok Laudioko PSEren jarrera salatu du.
“Gure lana esparru honetan zalantzan jarri egin dute” adierazi du alkateak, “oso erraza da eztabaida gaiztotzea eta gauzak ez diren bezala kontatzea, eta halaxe egin zuen alderdi sozialistak azken osoko bilkuran Laudio diru-laguntza hauetatik kanpo geratu zela adierazi zuenean”.