Hitzaldiak "Zer da hiri-antolamendurako plan orokor bat eta zein aukera eskaintzen ditu herri parte- hartzerako?" du izenburua eta bertan Iñigo Maguregui Bilboko Udaleko Bulego Teknikoko kidea eta Pedro Pérez de Mendiola Basauriko Pozokoetxe auzokideen elkarteko kidea izango dira hizlariak.
Ikertaldeak aditzera eman duenez, Laudion egiten ari den HAPOaren berrikuspen prozesuaren alderdi esanguratsuenak herritarrei hurbiltzeko xedez antolatutako hitzaldi zikloko lehena izango da ostegunekoa.
Hitzaldi ziklo hau, Ikertaldeko kideek azaldu dutenez, "Auzo Asanbladen Jarraipen Batzordeak diseinatu eta onartutako parte-hartze prozesuaren baitan kokatzen da", eta bere helburua "herritarren ekarpenak, ideiak edota gomendioak jasotzea da".
Herritarrei dei egin diete hitzaldi honetan eta etorriko direnetan parte-hartzeko, "HAPO gertuagotik ezagutzeko eta euren ekarpenak egiteko". Hitzaldia Laudioko Udaleko Udalbatza Aretoan izango da urriaren 14an, osteguna, 19:00etan.