Berlojatzen elkartearen Zuzendaritza Batzordeak atzo egin zuen Lanbide Heziketa eskolan batzar orokorra. Bertan, nerbioi ibaiaren ibilgua dela eta, euren etxebizitzen etorkizuna baldintzatuta duten 130 auzokideetatik 100 inguruk parte hartu zuten.
Batzar orokorraren helburua URA agentziak ibaiaren ibilgua aldatzeko egindako proposamena aztertzea zen. Bertaratu ziren auzokideek gehiengo osoz erabaki zuten proposamena ez onartzea eta euren etxebizitzei kokapen berri bat emateko negoziazioei eustea.
Ibaiaren ibilgua aldatzeko 8 milioi euro
Ibaiaren ibilgua aldatzeko proposamena auzokideek eurek egin zioten Udalari eta URA agentziari; eskuin aldera ibilgua desbideratu eta bide zaharretatik trenbidera arteko lursaila ibaiak erabiltzeko proposamena, hain zuzen ere. Proposamen horrek, baina, 8 milioi euroko aurrekontua zuen, gastu ikaragarria inolako diru sarrerarik ekarriko ez zuen mugimenduan, auzokideek eurek orain baztertu berri dutena.