Parte-hartuz ikertaldeak hilabete luzeetan herriko gizarte eragileekin eta herritarrekin, oro har, garatutako prozesu parte-hartzailearen emaitza aurkeztuko du gaur Laudioko Udaleko Udalbatza Aretoan. Prozesu parte-hartzailearen helburua eraikitzekoa den Erabilera Anitzeko Aretoak etorkizunean izan beharko lituzkeen funtzioak zehaztea izan da, aretoa herritarren eta gizarte eragileen beharren neurrikoa izan dadin lortzeko asmoz.
Hainbat parte-hartze dinamika egin izan ditu ikertaldeak hilabete hauetan, eta euretan herriko hogei talde inguruk eta auzo asanbladetako kideek parte hartu dute batzar desberdinetan. Jasotako emaitzekin atondu duten txostena da gaur zabaltzera emango dutena, aldez aurretik Udalean ordezkaritza duten aldeerdi politiko guztiei aurkeztu ondoren, hain zuzen ere.
Arratsalderako zita, beraz, 18:30ean Udalbatza Aretoan.