Hau da Hego Euskal Herrian hiru hilabateetan deitzen den bigarren greba orokorra. Oraingoan baina CCOO eta UGT sindikatuak izan dira Estatu mailan deitutako greba deialdia egin dutenak, Espainiako Parlamentuak onartutako lan erreforma salatzeko eta pentsio sistemaren erreformaren inguruan Madrilgo gobernua baldintzatzeko.
ESK, Solidari, LSB-USO, CGT, CNT eta beste sindikatu batzuek ere greba deialdiarekin bat egind dute, ez ordea hego Euskal Herrian gehiengo sindikala osatzen duten ella eta LAB sindikatuek (gogoan izan sindikatu hauek ekainaren 29an egin zutela greba)
Aiaraldeari dagokionean, greba deialdiak ohiartzun txikia izan du orainartekoan, fabrika eta merkatari txiki gehienek euren eguneroko jardunarekin jarraitu dute gaur ere. Hala eta ere, poliziaren presentzia nabarmena izaten ari da eskualde guztiko hainbat tokitan.
RENFEren gutxieneko zerbitzuak
CCOO eta UGT sindikatuek RENFErekin adostutako gutxieneko zerbitzuak ohiko egun baten %25ekoak izango dira, mugimendu gehieneko orduetan (goizeko 6etatik 9etara bitartean) gutxieneko zerbitzuak %30 artekoak izango direla adierazi du RENFEk.