Soldadura gabeko altzairu tutuak merkatu indiarrera bideratzeko kontratua da Bharat Heavy Electricals Limited enpresarekin sinatu berri dutena.
Enpresak adierazi duenez, Tubos Reunidos enpresak “kalitatearen eta espezializazioaren” alde egiten duen apustuaren ondorioa da kontratu hau. Tutuak Amurrioko lantegian ekoitziko dira eta urteko azken hiru hilekorako eskaera asetu beharko dute.
Kontratu berri honekin “enpresak Indian duen presentzia handitzen doa, eta epe ertainerako aurreikuspenak oso positiboak dira” adierazi dute.
Indian, eta azkenaldian Estatu Batuetan, Europan eta Korean sinatutako kontratuek “enpresaren berreskurapenaren adierazleak” direla adierazi dute.
Mundu mailan sektore energetikoetarako azpiegiturak ekoizten lehen mailako enpresa dela baieztatu dute Tubos Reunidos enpresako arduradunek.