Juan Pablo II.ak 1984. urtean Gurutze erraldoi bat eman zien gazteei munduan zehar ibil zezaten Jesusen gizateriarenganako maitasunaren erakusle bezala. Urte guzti hauetan mundu guztiko gazte kristauek eskuz esku mugitu dute sinbolo hau, eta txanda orain Aiaraldeari egokitu zaio.
Gazteriaren Gurutzea Santanderretik iritsiko da Gasteizera, irailaren 22an, asteazkenez, Amurrioko Santa Maria elizara jauzi egiteko gero. Bi ekitaldi burutuko dira Amurrion Virgen Niña eskolako ikasleekin batera, eguerdiko 12etan.Arratsaldean ordea Urduñako Santa maria elizan izango da Gurutzea.
Ostegunean ordea, Laudiora iritsiko da 3,8 metro luze den egurrezko gurutzea. San Pedroko elizan izango den otoitzaldian La Milagrosako umeek parte hartuko dute, 10:30etan izango da goizez eta arratsaldez zita 19:30etan. Bertan, Gurutzeari agur esango zaio, datorren 2011ko abuztuaren 16tik 21era Madrilen ospatzekoa den Gazteriaren Mundu mailako Jardunean presente egon dadin.