“Laudio, Kantu kantari” bilduma eta herriko toponimia mapa kaleratu ditu Euskara Arloak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko ira. 20a, 09:27

 Laudioko Udalak berriki kaleratu du “Laudio, Kantu kantari” euskal kantuen bilduma. Azkenaldian asko dira euskarazko kantu zahar eta berriak ahotan hartu eta kaleak doinu horietaz betetzeko gertu azaldu diren pertsonak eta taldeak, hainbat festetan ezinbesteko ekimen bilakatzeraino ia.

 Laudioko Udalak berriki kaleratu du “Laudio, Kantu kantari” euskal kantuen bilduma. Azkenaldian asko dira euskarazko kantu zahar eta berriak ahotan hartu eta kaleak doinu horietaz betetzeko gertu azaldu diren pertsonak eta taldeak, hainbat festetan ezinbesteko ekimen bilakatzeraino ia.

Hartara, Laudioko Udaleko Euskara Arloak kantu horiek biltzen dituen bilduma argitaratu du, herritarrei kantutegi hori hurbiltzeko xedez. Liburuxkaren 5.000 ale inprimatu berri dituzte eta datorren larunbateko Euskal Jaian eta aurrerantzean ere musutruk banatuko dituzte horrela eskatzen duten herritarren artean. “Gogoan izan ez direla apalategi batean jartzeko egin, zure ahoan (euskara bezala) erabiltzeko baizik” ohartarazi dute Euskara Arlotik.

Era berean, Udaleko Euskara Arloak gogora ekarri du Abasto plazan dagoen Basalarrina elkartean euskal kantuak lantzen direla hilean behin egiten diren saioetan (hileko azken astearteetan, 20:00etatik 21:00etara), eta “edonork parte hartzekoak” direla.

Liburuxka euskarri digitalean eskuragarri dago ezkerreko zutabean. 

Laudioko Toponimia Maparen berrargitaratzea

2006. urtean Laudio udalerriko toponimia mapa argitaratu zuen Udalak, egunerokoan erabilgarri izateaz gainera “leku-izenak gure ondare kulturalaren atal nagusi bat direla eta ondorioz, jaso, egonkortu eta laudioarren artean hedatu behar” zirela iritzita.

Ordutik hona asko eta asko izan dira mapa horren eskean Udalera jo duten norbanakoak, enpresa eta entitateak eta Euskara Arlotik adierazi dutenez orduan inprimatutako kopia guztiak ahitu egin dira.

Inprimaketa berrian 3.000 ale berri kaleratu dituzte orain “egin beharreko zenbait aldaketa txiki eginda”. Mapa doan eskuragarri dago nahi duen ororentzat Udaleko Euskara Arloan, “bai formatu tolestuan bai kartel moduan (tolestu gabe) erabiltzeko”.

Euskarri digitalean ere eskuragai jarri dute hemen: http://www.laudiokoudala.net/doc/euskara/toponimikoa.pdf

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide