Orozkoko udalak 121.000 euroko inbertsioa kudeatu du herriko Kultur-etxearen konponketa lanetan. Horietatik 69.882 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotakoak izan dira.
Irailean bukatu diren obren bidez, berogailu sistema hobetu, eraikinaren aurrealdea konpondu eta espazio berrien kudeaketa ahalbidetzen duten aldaketak egin dira kultur-etxean.
Udalak adierazi duenez, eraikinaren estalkia eta aurrealdean egin dituzte konponketa nabarmenenak, eta barrualdean manpara mugikorrak ezarri dira erabilera anitzeko espazioak antolatzeko beharren arabera. Era berean, instalakuntzen kudeaketarako sistema domotikoa ezarri da kultur etxean.
Gogora ekarri dutenez, iaz igogailua ezarri zitzaion eraikinari, irisgarritasunean aurrera urrats nabarmena emanez.
Konponketa lan guzti hauek kultur-etxearen erabiltzaile diren elkarte eta pertsonen mesederako egin direla adierazi du Udalak.