Herri txikiek egitarau handirik gabe ere jai herrikoi eta alaiak ospatzeko gauza direla frogatzen dute askotan, eta Baranbio horren adibide da.
Aurtengo Andra Mari jaietako larunbatean izan gara, eta eskainitako egitarauaz gozatzeko aukera izan dugu. Paella Lehiaketa, herri kirolak, asto lasterketa herrikoia eta urtero urtero Baranbioko plazan lehiatzen diren taldeen arteko herri kirol norgehiagokan izandako giroaz kutsatu gara. Hona hemen argazkitan bertan jasotakoak:
Argazkiak: Gartzen Garaio
Data: 2010eko Irailaren 11.
Argazki Bilduma ikusteko klikatu HEMEN.