Udalak jakinarazi duenez, erdialdetik Latiorrora jotzeko geltoki ondoko pasabidea itxita egongo da datorren irailaren 7, 8 eta 9an. Arrazoia bertan egiten ari diren urbanizazio lanak dira, eskailera mekanikoak ezartzeko lanak eta aparkalekua atontzekoak.
Pasabidea irailaren 10ean irekiko da berriz ere oinezkoentzat, baina maldari dagokiona soilik, eskaileretako bidea ezin erabili ahal izango baita obra lan guztiak bukatu artean.
Udalak herritarrei beste bi pasabideak erabiltzeko deia egin die; zubiko kurajo jauregiaren ondoko zubia eta gudarien plazara ematen duen pasabidea.
Latiorroko auzokideek obra hauekiko desadostasuna agertu zuten
Gogora ekarri beharra dago, Latiorroko auzokideek protesta ekimen ugari egin izan dituztela azken hilabete hauetan auzoarentzako hainbat hobekuntza eskatuz, tartean orain itxi behar duten pasabidearen konponketa.
Informazio gehiago HEMEN eta eskumaldeko zutabean.