Herritar talde batek Amalur fundazioarekin elkarlanean egindako aldarrikapen lan handiak bere fruituak eman ditu, ezen eta Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak Laudioko Goikoplaza auzoko Etxebarria baserriarentzako “babes-espediente” bat irekitzea erabaki berri du. Hórrela jakinarazi die inplikatutako eragile guztiei; Euskal Herriko Kultur ondasunaren zuzendaritzari, Laudioko Udalari eta lursailaren eta eraikinaren jabe den higiezin enpresari.
Espediente horretan “urgentziaz etxea babesteko beharrezko diren neurri guztiak” hartzeko eskatzen die eragile desberdinei, bertan gordetzen den ondarea eta pinturak gehiago hondatu ez daitezen.
Ikusteko dago espedientearen eta ireki berri den prozeduraren ibilbidea eta epeak zeintzuk diren, irailean sutea gertatu zenetik hona etengabekoa eta larria izan baita bertako ondarearen galera.
Informazio gehiago hemen.