Aurten Laudioko San Roke jaiei lekua hartu eta txoko polita egin dute San Bartolomeko auzokideek egutegian. Zapatuan hasita ekitaldi askoz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Hauxe da egunez egun San Martin auzoan antolatutako jai egitaraua:
ABUZTUAK 21, zapatua
10:00etan TXUPINAZOA eta kalejirak.
10:30etan TORTILLA Lehiaketa eta TOMATE eta MAHATS DASTATZEA
10:30etan ZALDI GAINEKO IBILALDIA eta BEISBOLeko TUNEL txapelketa
11:00etan MARRAZKI LEHIAKETA
11:30etan TXINGAK
12:00etan MARRAZKI LEHIAKETAko SARI BANAKETA
12:30etan BURUHANDIAK
16:00etan HAURRENTZAKO JOLASAK
17:00etan HAURRENTZAKO ANIMAZIOA eta LUNTXA
18:00etan HARRI NARRASKETA
20:00etan Egundoko ODOLOSTE JANA
22:00etan BERBENA “DANTZA ALAI” taldearen eskutik, 02:30ak arte.
02:00etan TXOKOLATADA
ABUZTUAK 22, domeka
10:00etan Kalejirak, gaztetxoentzako puzgarriak, 2. KROSS herritarra eta BEISBOL lehiaketa.
11:00etan KOTXE KLASIKOEN TOPAKETA
11:00etan MOZORRO LEHIAKETA
12:00etan SARI BANAKETA
12:30etan BURUHANDIAK
14:00etan San Martin auzoan HERRITARRENTZAKO BAZKARI ERRALDOIA
16:30etan APARRA BARRA BARRA jai handia
17:00etan HERRI KIROLAK Arriskuzubi Herri Kirol taldeak antolatuta
17:30etan PUZGARRIAK etxeko txikienentzako. Segituan, BEISBOL partida handia
21:00etan ERROMERIA “Nueva Presion” taldearekin
23:00etan ZEZEN MEKANIKOA, DJ animazioaz eta JAIEN AMAIERA SUZIRIA
ABUZTUAK 24, martitzena
9:30etan Kalejirak LANKAIETAKO LAGUNAK txistu taldearen eskutik.
10:30etan DIANA Trikitrixa eskolarekin
10:30etan PROZESIOA kanposantutik San Bartolome baselizaraino eta LORE ESKAINTZA
11:00etan MEZA San Bartolome Baselizan
Auto klasikoen topaketa Igandean
Igandean San Martin kalean ospatuko da auto klasikoen topaketa bigarrenez. Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta izen emateko epea irekita dago. Horretarako, topaketa honen antolatzaileek telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 687 84 57 53