Hegoalde auzunean eraikiko diren 110 etxebizitzak salneurri tasatukoak izango dira eta Zubiaur Eraikuntzak SA enpresak eraikiko ditu.
Juan Antonio Olaguenaga Orozkoko alkateak adierazi duenez, etxebizitza hauek Bizkaiko beste udalerrietan eraikitzen direnak baino %10-15 merkeagoak izango dira. “Ekonomikoki Orozkoko herritarrentzako eskuragai izatea da udal gobernuaren asmoa, eta horregatik ezarritako prezioa merkatu librean daudenen azpitikoa da” adierazi du alkateak. Ez udalak ez eta Zubiaur Eraikuntzak enpresak ere proiektu honekin irabazi asmorik ez dutela adierazi du udal agintariak.
Eraikiko diren 110 etxebizitzen prezioak eta ezaugarriak ondokoak dira:
- 3 logelako 76 etxebizitza: 199.250 € (BEZa barne) 100 metro karratutik gorakoentzat eta 186.250 € (BEZa barne) 90 eta 100 metro karratu bitartekoentzat.
- 2 logelako 22 etxebizitza (75 eta 80 metro karratu artekoak): 154.250 € (BEZa barne)
- 12 apartamentu (70 eta 75 metro karratu artekoak): 148.250 € (BEZa barne)
Etxebizitza guztien prezioetan garaje eta ganbarena ere jasota dago.
Aurreko etxebizitza sustapenak eragindako protestak
Aurretiaz Orozkon eraiki eta zozketatutako sustapen publikoko etxebizitzen harira protesta gogorrak jaso ziren udalerrian. Horrela, bere garaian sinatutako etxebizitzen prezioa 6 urteren buruan ia bikoiztu zela eta, kaltetutako hainbat herritarrek plataforma bat eratu zuten “Etxebizitzak Orozkorako moduko prezioan” lelopean. Udaletxearen aurrean bi konzentrazio egin zituzten duela zenbait hilabete, baina orduan ez zuten Udalaren partetik erantzun positiborik jaso.
Informazio gehiago hemen.