Araiako Umore Antzerkiaren XVII Jaialdiaren egitarau oparoa Arabako hainbat udalerritara zabalduko da udan. Haien artean Amurrio, Laudio eta Artziniegara.
Arabako Kultura, Kirola eta Euskara diputatua den Lorena López de Lacallek jaialdiaren koordinatzailearekin batera egindako agerraldian adierazi duenez, Arabako antzerki hitzordurik garrantzitsuenak bi parte izango ditu. Alde batetik Araian bertan abuztuaren 12tik 15era egingo den programazioa, eta bestetik Arabako hainbat herritara zabalduko den egitaraua.
Aiaraldean hamairu ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu abuztuaren 6tik 23ra bitarte. Hauek izango dira Amurrio, Laudio eta Artziniegara gerturatuko diren konpainiek eskainiko dituzten ikuskizunak:
Abuztuak 12
- AMURRIO: The flying tiritas atirititando / Juan de Urrutia Plaza / 20:00etan
Abuztuak 13
- AMURRIO: Leandre chez leandre / Elexondoko oinezkoen bidea /13:00etan
Abuztuak 15
- ARTZINIEGA: Loco brusca speerman / Garai plazan /13:00etan
- LAUDIO: Capitán maravilla mono a mono/ Herriko Plazan /20:00etan
Abuztuak 16
- LAUDIO: Leandre chez leandre / Herriko Plazan / 20:00etan
- AMURRIO: Dynamogene monsieur culbuto / Erdigunean /20:00etan
Abuztuak 17
- AMURRIO: Shake that on the rocks / Larrinagako oinezkoen bidea/ 20:00etan
- LAUDIO: Dynamogene monsieur culbuto / Lamuza plazan/ 13:00etan eta 20:00etan
Abuztuak 18
-LAUDIO: Shake that on the rocks / Pergola eskena gunean/ 20:00etan
Abuztuak 19
- LAUDIO: The flying tiritas atirititando / Pergola eskena gunean / 20:00etan
Abuztuak 20
-LAUDIO: Loco brusca speerman / Pergola eskena gunean / 20:00etan
Abuztua 21
-LAUDIO: Chacovachi ¡cuidado!, un payaso malo puede arruinar tu vida/ Pergola eskena gunean / 20:00etan
Abuztuak 23
-LAUDIO: Trapu zaharra camping renove / Pergola eskena gunean/ 20:00etan