ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko uzt. 26a, 16:09

Etenaldi luzearen ondoren, bigarrenez egin zen atzokoan bere garaian horren fama handia jaso zuen Aretako Asto lasterketa. XXX. edizio honetako parte-hartzea ona izan dela adierazi zuten antolatzaileek, nahiz eta Aretakoak bertakoak hiru bakarrik izan. Gehien gehienak Zalla ingurukoak izan ziren, bai eta lasterketaren irabazlea ere.

Lasterketa eguerdiko ordubatak pasatxo hasi zen haur parkearen inguruko errepidean. Bi proga nagusi zituen aurtengo edizioak; lehenik sailkapenerako lasterketa orokorra, eta sailkatutakoen arteko erlojupekoa gero.

Etenaldi luzearen ondoren, bigarrenez egin zen atzokoan bere garaian horren fama handia jaso zuen Aretako Asto lasterketa. XXX. edizio honetako parte-hartzea ona izan dela adierazi zuten antolatzaileek, nahiz eta Aretakoak bertakoak hiru bakarrik izan. Gehien gehienak Zalla ingurukoak izan ziren, bai eta lasterketaren irabazlea ere.

Lasterketa eguerdiko ordubatak pasatxo hasi zen haur parkearen inguruko errepidean. Bi proga nagusi zituen aurtengo edizioak; lehenik sailkapenerako lasterketa orokorra, eta sailkatutakoen arteko erlojupekoa gero.

Horrela, lehenengo progan 10 lagun sailkatu ziren, tartean  Ortzi eta Urtzi Aretako gazteak (irudietan ageri direnak). Bigarren progan erlojuaren kontra aritu behar izan ziren lasterkariak eta euren astoak, eta azkenik Zallako gazte bat izan zen saria eskuratu zuena; txapela eta 500 euroko diru-saria.
Jendea erruz batu zen aurtengo asto lasterketa ikustera, eta animo eta algaren artean, goiz pasarako giro atsegina sortu zuten.

(Lasterketaren bideoa ekoizten ari gara, laister sareratuko dugu)

 

Santa Ana eta santa Anatxu Eguna,festen itxiera

Jaiak baina, ez dira oraindik bukatu. Santa Ana eguna ospatzen ari dira-eta egun guztian zehar aretarrak. Txistulari eta trikitrixen kalejirak, meza, Untzueta dantza taldearen emanaldia eta adindunentzako bazkaria Onievan. Eguna amaitzeko gaueko 22etan “Nueva Presion” taldearekin dantzatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.


Bihar ere jarraituko du  jaiak Aretan. Hau dugu egitaraua:

-16:00etan Haur jaialdia puzgarriekin.(*)
-18:00etan Haurrentzako azkaria.(*)
-18:30ean SUN magoaren emanaldia Santa Ana Nagusien Gizarte Etxean eta umeentzako opariak (Oharra: Azkarian parte hartzeko kupoiak uztailaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira Gizarte Etxean). (*)
-19:15ean Kalejira Laudioko gaitajoleekin. (*)
-20:00etan Luntxa Gizarte Etxeko bazkide eta lagunentzat.(*)
-20:30ean Menphiss taldearekin erromeria. Bitartean txokolatada (*) eta Bengalíes beisbol taldearen erakustaldia.
(*)Santa Ana Nagusien Gizarte Etxeak antolatutako ekintzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide