Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Santa Ana eguneko mugarrien berrikuspen ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko uzt. 28a, 10:17

Urtero legez, Laudio eta Arrankudiagako udalbatzetako kideek bi herrien arteko mugak berrikusteko ekitaldia egin zuten astelehenean Santa Anako zelaietan. Jon Karla Menoiok eta Bingen Larizgoitia Laudio eta Arrankudiagako alkateek, hurrenez hurren, duela 200 urtetik gaur egunera arte beti uztailaren 26an egiten den ekitaldian parte hartu zuten, XVII. mendetik aurrera bi udalerrien mugak direla eta izandako borroka latzak alde batera utzita.

Urtero legez, Laudio eta Arrankudiagako udalbatzetako kideek bi herrien arteko mugak berrikusteko ekitaldia egin zuten astelehenean Santa Anako zelaietan. Jon Karla Menoiok eta Bingen Larizgoitia Laudio eta Arrankudiagako alkateek, hurrenez hurren, duela 200 urtetik gaur egunera arte beti uztailaren 26an egiten den ekitaldian parte hartu zuten, XVII. mendetik aurrera bi udalerrien mugak direla eta izandako borroka latzak alde batera utzita.


Bi aldarrikapen eta atxiloketa bat

Hainbat herritarrek beren aldarria egiteko probestu zuten ekitaldia. Horrela Berlojatzen plataformako dozenaka lagun "konponbidea orain" zioen pankarta baten atzean elkartu ziren.

Aldi berean, eta ohikoa den bezala, Ezker Abertzaleko hautetsi eta kideak Euskal Herriaren autodeterminazioaren eta demokraziaren aldeko afitxekin elkarreratu ziren, Arrankuadiagako hainbat herritarrek Udalean euren ordezkaritza legez kanpo dutela gogoraraztearekin batera.

Han zeuden ertzainek Ezker Abertzaleko kideak identifikatu zituzten. Herritar bat bere burua identifikatu nahi ez eta euskaraz egin ziezaiotela eskatu izanagatik atxilotu egin zuten eta komisaldegira eraman zuten bi multzoetako herritarren kexuen artean. Alkateek ez zioten jaramonik egin egoera bideratzeko eskaerari.

Atxilotua ordu batzuetara askatu zuten, autoritateari desobedientzia egotzita eta biharramunean Amurrioko epaitegian agertzeko betebeharrarekin.


Aretaren desanexioaren aldarrikapenik ez ekitaldi honetan

Ekitaldi honetan ez zen izan Aretaren desanexioaren aldeko aldarrikapenik, nahiz eta jaietan “io-io-io Areta ez da Laudio” zioten pankartak ikusgai egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide