2011ko Araba Euskaraz jaiko lehen ekimena Odoloste Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko uzt. 23a, 08:40

2011ko Araba Euskaraz jaia ekainaren 19an Laudion ospatuko dela eta, Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak, Mada Lado gurasoen ordezkari eta Laudioko jaietako pregoilari izango denak, eta udaletxeko hainbat agintarik jai honen lehen ekimena izango dena Laudion aurkeztu dute prentsaurrean (duela zenbait egun Gasteizen egin zuten agerraldia).

2011ko Araba Euskaraz jaia ekainaren 19an Laudion ospatuko dela eta, Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak, Mada Lado gurasoen ordezkari eta Laudioko jaietako pregoilari izango denak, eta udaletxeko hainbat agintarik jai honen lehen ekimena izango dena Laudion aurkeztu dute prentsaurrean (duela zenbait egun Gasteizen egin zuten agerraldia).

Laudioko jaietako egun handian, Odolosteen Egunean (abuztuak 28), Araba Euskaraz-eko kamiseta janzteko deialdia luzatu diete herritar guztiei. San Ferminetan zapia  txupinazoarekin batera janzten den bezala, laudiorrak "bagare" leloa daraman kamiseta janztera gonbidatu gaituzte antolatzaileek; “euskararekin izan genuen eta dugun konpromisoaren erakusle” adierazi digu Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak.

Kamisetak abuztuaren 15etik aurrera jarriko dira salgai, baina antolatzaileek azpimarratu dute “kamiseta ezin dela Odolosteen Egunera arte jantzi”. Azaldu dutenez, denok elkarrekin janzteko arrazoia “egun horretan gure herrian izango diren milaka pertsonei euskararekiko gure konpromisoa argi eta garbi  azaltzea” da. Kamisetak saltzeko guneak atonduko dituzte egun hauetan: Andra Marin, San Roken, Gastronomia lehiaketan, Baserritarren Egunean eta Odolosteen Egunean.

Koadriletako ordezkariek, buruhandiek eta dozenaka haurrek bat egin dute Araba Euskarazen lehen ekimen honekin, eta jai giroan Araba Euskaraz festan murgiltzera gonbidatu dituzte herritarrak.

 

ARGAZKIA bilbuma ikusi nahi baduzu klikatu HEMEN:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide