Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak aditzera eman duenez, atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Istripua izan zuen emakumearen familiak, larrituta, abisua eman zuen bere senidea ez zelako eguerdian etxera bueltatu. Segidan, emakumearen lagunak eta ertzaintza emakumearen bila aritu ziren arratsaldeko bostak inguruan Urduñako gainetik gertu (A-2625 errepidearen ondoan) topatu zuten arte.
32 urteko emakumea bertatik ateratzeko suhiltzaileek parte hartu behar izan zuten erreskatean, esku-ohe berezi bat erabilita hortarako. Gurutzetako ospitalera eraman zuten ondoren.
Ematen duenez, emakumea malda batetatik behera erori zen eta istripuaren ondorioz larri egon daiteke.