Maddalen egunaren bueltan (uztailak 22, osteguna) hasiko dira asteburu honetan Luiaondoko jaiak. Goizean goizetik abiatuko den kalejiran bertako txistularien soinuek esnatuko dituzte herritarrak, mezari bide egiteko ondoren. Eguerdiko 13etan Aiara Dantza Taldearen dantzetaz gozatzeko aukera izango dugu, eta gau partean ordea, dantzaldia OSTADAR taldearekin.
Biharramunean baina (ostirala), jaiek aurrera jarraitzen dute, nahiz eta egitaraua arratsaldekoa izan. Lauretan haurrentzako parkea izango da frontoian eta seietatik zazpietara Emakumeentzako Bolo Txapelketa. Gaua girotzeko Disko Festa izango da 22:00etan.
Larunbatean mus txapelketak emango dio hasiera egunari, eta Bolo Txapelketak segida; La Madalena Saria ospatuko baita senior kategorian. Arratsaldeko zortziretatik aurrera DANGILISKE fanfarreak alaituko ditu Luiaondoko bazterrak, eta ondoren odolosteak banatuko dira eliza ondoko plazan. Azkenik, PERGOLA taldearen doinuek beteko dute Luiaondo. Karaokea ere egongo da ordu txikitan.
Igandean amaituko da Maddalen jaien txanpa hau (abuztuaren bigarren asteburuan Luiaondo jaietan egongo baita ere), Bolo Txapelketaren jarraipenarekin.