Amurrioko EAJk prentsa ohar labur baten bidez adierazi duenez, Josune Irabien izango da alderdi horretako zerrenda burua udal hauteskundeetan.
Uztailaren 7an Amurrion egindako EAJko Udal batzordean ahobetez aukeratu dute Josune Irabien Alkategai. Aurkeztuko duten hautagaiak 40 urte ditu eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Era berean, hizkuntza normalkuntzarako teknikaria da egun Urduñan, bai eta Amurrioko EAJ Udal taldearen bozeramailea ere.