Aretako Santa Ana jaietako egitarau oparoa prest

Aurtengo Santa Ana jaiak ekimen erakargarriz beteta datoz. Horrela bada, pasadan urteko arrakasta ikusita, aurten ere Asto Lasterketan parte hartzeko aukera izango dugu. XXX. edizio hau uztailaren 25ean izango da eguerdiko 13tan. Partaide bakoitzak 30 euroko dieta jasoko du lasterketaren gastuei aurre egiteko. Izen ematea zabalik dago dagoeneko eta antolatzaileek adierazi digutenez, 94 672 82 74 (Utxo) telefono zenbakiaren bidez edo utxoreguera@gmail.com e-posta honetara idatzita bidera daiteke izen ematea.

Informazio gehiago nahi duena Aretako blogera jo dezake: http://areta.blogia.com/

Kontzertuak eta erromeraik egunero

Egitarau oparoak zita musikal garrantzitsuak izango ditu aurtengo Santa Ana jaietan. Horrela, uztailaren 23an, ostirala, Deabruak teilatuetan talde tolosarra eta Trikizio izango ditugu oholtza gainean. Larunbatean Itziarren Semeak eta Triki Ta Ke izango dira jai giroa musikaz bustiko dutenak eta azkenik Igandean aiaraldeko Izargi taldea izango dugu.

“Herriaren” pilota elkarteak antolatutako Pilota Partiduak
Bestalde, Aurten Santa Ana jaietan pilota partiduetaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Olazabal eta Cecilio Idoate eta Merinoren aurka lehena, eta Retegi II eta Zubieta Aritz Lasa eta Beroizen aurka bigarrena. Zita hauek uztailaren 23an izango dira Aretako frontoian, gaueko 22tan zehazki eta sarreren prezioa 15 eurotakoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide