Aurreikusita dauden hobekuntza lan garrantzitsuenak, zelaiaren handitzea eta egun oso hondatua dagoen belar artifiziala aldatzea dira. Zelaia errepiderantz eta industrigunerantz handituko dute lan hauen bidez. Era berean, ureztatze sistema eta argiztapen instalazioa ere aldatuko dituzte.
Udal agintariek adierazi dutenez, obra lan hauetan inguru horietako tentsio altuko linea ere lurrazpiratuko dute, Jesus Guridi urbanizazioko auzokideen hobebeharrez. Tentsio altuko linea hau zelaiaren eta hainbat etxebizitzen gainetik dago ezarria gaur egun.
Obra lanak uztailean hasiko dira eta guztira udalak bere gain hartuko duen milioi bat euroko kostua izango dute. Proiektuaren atal honetan (aipatu hobekuntzetan) 230.000 € gastatuko dira. Gehienez bi hilabete térdiz luzatuko dira lanak.