Lanak martxoan bukatzea aurreikusita bazegoen ere, epea maiatza bukaera arte luzatu ziren duela zenbait hilabete. Egun, oraindik ere obrak bukatu gabe daude auzokide eta bertako merkatarien kalterako. Obren eraginez garajeetarako sarbideak, merkatarien ohiko lanereko zamaketa lanak eta oinezkoen bidea oztopatuak daude obra-makinen, zuloen eta sortutako lokatsaren ondorioz.
Juanjo Unzaga hirigintza zinegotziak adierazi duenez, obrak uztaila bukaeran amaituko dira, espaloiaren eta errepidearen azken ukituak egindakoan hain zuzen ere. Jartzen ari diren kale-argiek iritzi kontrajarriak pizten ari dituzte, ezen eta zenbait kasutan espaloaiaren erdian jartzen ari dira. Honen arrazoia, udaleko ordezkariak adierazi duenez, “lerro zuzenean” jartzeko nahia dago.