Ekitaldiz beteta datoz Orozkoko auzune honetako jaiak. Gaur gaueko 21:00etan txupinazoa jaurtikiko da zerura eta horrela hasiera emango zaie aurtengo San Pedro jaiei. Musika izango dugu lehen gau honetako protagonista, “Orozkoko Soplagaitak” eta “Manterola Anaiak” izango ditugu giroa berotzen afariari bide emateko.
Biharramunean aldiz, zapatu goizez, Manterola Anaiak izango dira herritarrak esnatzeko arduradunak. Meza izango da ondoren Muruetan eta ondoren, orozkoko Idoia Somoza sopranoak emanaldia eskainiko du bertan.
Bazkari legea ere izango da egiterik Muruetan, eta Orozkoko Garrafa Kultura Elkarteak mojito freskagarriak eskainiko ditu bazkalostean, bai eta mus eta briska txapelketa ere. Arratsaldean aldiz, erlojupekoa izango da 15:30etan.
Orozkoko Ubixeta dantza taldeak euskal dantzen erakustaldia eskainiko du 18:00etan eta ondoren haurrentzako jolasak eta moto-lasterketak izango dira.
Eta eguneko egitaraua ixteko, irrintzi txapelketa izango da 20:30etan. “Lotzo” musika taldea izango da gaueko parrandazaleak dantzan jarriko dituena festari akabera emanez horrela.