Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulari aiararra bostgarrenez parte hartuko du Frantziako tourrean, Igor Gonzalez de Galdeano taldeko managerrak horrrela jakinarazi zuen atzo.
Iñaki Isasirekin batera taldeko partaideak hauek izango dira; Samuel Sánchez, Egoi Martínez, Amets Txurruka, Rubén Pérez, Juanjo Oroz, Gorka Verdugo, Alan Pérez eta Iban Velasco (Aitor Hernández erreserba izango da).
Uztailaren 3an hasiko da bira frantziarra Rotterdam hiri holandesean eta Iñaki Isasi bertan egongo da taldeko buru den Samuel Sanchez laguntzeko lanean.
Zorte ona opa diogu beraz aiaraldear honi munduko txirrindularitza froga nagusienean.