Kultura programaren baitan antolatutako ekitaldia izango da gaur arratsaldeko 18etatik aurrera Laudioko Aldaikorreka plazan eskainiko dutena.
Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek ikuskizun bizia eta kolorez betea ekarriko dute gaurkoan gurera, txikien eta ez horren txikien irriak piztearekin batera hainbat eta hainbat gairen inguruan hausnartu dezagun gonbidapena egitera, den dena baina, haurren begietatik jasoa.
Ekitaldiak ordu beteko iraupena izango du eta sarrera doanekoa izango da.