Alderdi subiranistaren Laudioko koordinatzailea den Iñigo Cerrilloren esanetan, Barne Sailak duela zenbait aste argitara eman zuen terrorismoaren kontrako web gune berrian Laudioko irudiak erabili dira “Zeri jarri arreta” ataleko infografia ezberdinetan. Zehazki, Zumalakarregi etorbideko 53. zbkia, Industrialdearen inguruko parkea, Aldaikorrekako parkina eta herriko plaza eta udaletxera sarrera ageri dira aipatu infografietan.
Martinez Cerrilloren esanetan, “”Laudio indarkeriakin lotu izana erabat gaitzesgarria da” eta “Barne sailak terrorismoaren kontrako webgunean Laudioko irudiak sartu dituenean bere sentsibilitate eza adierazi du, Laudioko gehiengo sozial eta politikoa abertzalea dela kontutan izanik”.
Laudioko Eusko Alkartasunak adierazi du “ulertezina” dela egoera honen aurrean Laudioko Udal gobernuak “oraindik ezer esan ez izana”, eta zentzu horretan, Udalari bere desadostasuna ager dezan eskatu dio.