Ekainaren 22an bertan hasi ziren aurtengo aste kulturaleko ekimenak, baina oraindik ere, eta astebukaerari begira, egitarau oparoaz gozatzeko aukera dugu.
Horrela, aste hasieran izandako umeentzako antzerkiaren eta San Joan suaren bueltan antolatutako ekimenen ondoren, ostirala, larunbata eta igandea jardueraz beteta ditugu.
Gaur iluntzean Dangiliske fanfarreak bertako bazterrak musikaz jantziko ditu, 21etan egingo den sardina janari bide emateko gero.
Larunbatean pilota txapelketa, herri bazkaria eta bola txapelketako maila ezberdinak lehiatuko dira bertan.
Igandeko ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira 10:30etan egitekoa den farfailarien topaketak eta Izalde triki taldearekin musikaz gozatzeko izango dugun aukera. Eguerdian ordea, Lagun arteko bazkaria izango da Otueta gizarte etxean, eta eskulanen erakusketa ere ikusgai egongo da.
Egitarau zehatza
Ekainak 25, ostirala
20.00 Musika kaleetatik, Dangiliske fanfarrearekin.
21.00 Sardina denontzat, Otueta Gizarte Etxean.
Ekainak 26, larunbata
12.00 Pilota txapelketa, pilotalekuan.
14.30 Herri bazkaria (Indabak), pilotalekuan.
16.00-17.00 Bola txapelketa. Umeak (Lehen Hezkuntzatik gorakoak)
18.00-19.00 Bola txapelketa. Emakumezkoak.
Ekainak 27, igandea
10.30 Farfailarien topaketa, pilotalekuan.
Goizean zehar, triki-musika Izalde taldearekin.
14.30 Lagun arteko bazkaria, Oleta jatetxean.
Otueta Gizarte Etxean, eskulanen erakusketa izango da.