Iragana kontrolatzen duenak etorkizuna kontrolatzen du.
Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du.
Hitz hauekin eman zion hasiera George Orwellek bere eleberri garrantzitsuenari, 1984ri alegia. Liburu honek Wiston Smithen historia kontatzen digu, Oceania superestatuko banako mutu eta izen gabeko batena alegia, pentsamenduak heriotza dakarren mundu bateko presoa, Anai Handiaren gatibua.
Gerra bakea da.
Esklabotza askatasuna da.
Ezjakintasuna indarra da.
Pentsamenduaren poliziari, alderdiko kideei eta Anai Handiaren jarraitzaileak ekidituz Wistonek maitasuna lortuko du. Hori baita, antza, erregimen irrazional horri aurre egiteko bide bakarra.
Norabait, etorkizunera edo iraganera, gizakiak azke diren garai batera. Bakardade aro honetatik, birpentsatzearen aro honetatik, Anaia Handiaren aro honetatik gizon hil batek agurtzen zaituzte.