Bertsolaritzaren molde berriak sortu eta ugaltzen ari dira azkenaldian gurean; bertso-tramak, bertso-jazz sesioak, bertso-marrazki tramak, antzerkiarekin loturak... Eta orain,esku-pilotari iritsi zaio txanda.
Gaur gauean ikuskizun dotore eta jostagarri batez gozatzeko aukera izango dugu aiaraldean. "Bertso-pilota" delako saio interesgarria. Bertan lehiatuko dira Mikel Goñi pelotari entzutetsua eta Koldo Iriarte, Amurrioko pilotaria. Pilota partidu honek daukan berezitasuna baina, botileroak bertsolariak direla da; maila handiko bertsolariak gainera; Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña hain zuzen ere.
Eskupilota partiduak aurrera egin ahala, bertsolariek euren jokalarien alde kantatuko dute jendaurrean, norgehiagokari gatz eta piperra jarriz.
Ikuskizuna gaueko 22:30etan hasiko da Amurrioko pilotalekuan eta sarrerak 10 € balio du.
Ikuskizun berezia eta erakargarria gaur gauekoa; bertsolaritza usadiozko tradiziotik bestelako joera eta espresabide batzuetara jauzi egiteko erakusten ari den trebeziaren erakusle.