Aiarako Eusko Alkartasunak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio Okondo eta Aiara lotzen dituen A-3641 errepidea “lehenbailehen” konpontzea, “gidarientzat arriskutsua” delako, hain zuzen ere.
Alderdi subiranista horren Aiarako zinegotzia den Pedro Picazak Udalari berari eskatu dio eskaera hori bere egin, eta Foru Aldundian defenda dezala.
Errepidearen egoera tamalgarria dela adierazi du Eusko Alkartasunak. Ibilbide bihurgunetsu zaharrari duela hilabete batzuk gertatutako hondoratze bat batu zitzaion. Lur-jauzi horren aurrean Aldundiak semaforo bat jartzea erabaki zuen eta, egun, erraietako bat itxita eta semaforoak erregulatuta mantentzen da, trafikoa nabarmen oztopatuz.
Pedro Picazaren esanetan, “Diputazioaren urjentziazko erantzuna ona izan zen, baina hilabeteak pasa direnean ezin mantendu daitekeen egoera da errepidearena”. Konponketa lanak “Diputazioaren agendan sartzeko” eskatu du Aiarako zinegotziak.
Aipatutako errepidea 1.100 lagunek erabiltzen dute egunero, horien artean Okondoko haurrak Etxaurren ikastolara daramatzan autobusak eta egur garraion lan egiten duten karga handiko ibilgailuek.
Aldi baterako konponketaz haratago jotzea eskatu du Eusko Alkartasunak; “ibilbidea berriz planteatu eta errepidearen zabalera handitzea mahaigaineratu behar dela pentsatzen dugu”.