Larunbata honetan ospatuko du Orbeko Etxeak bere bederatzigarren urteurrena. 2001. urtean Gardeako etxea okupatu zenetik asko eta anitzak izan dira zentro autogestionatu honetan egin diren ekimenak eta jarduerak.
Aurten bederatzigarren urtea ospatzeko festa eguna antolatu dute larunbata honetarako, ekainaren 19rako hain zuzen ere.
Goizeko 10etan irekiko da egitaraua jatorrizko legamiarekin ogia egiteko ikastaroa egingo baitute etxean bertan. Eguerdiko 15:00etan Herri bazkaria izango da eta gau partean, arratsaldeko 20etan hasiko dira eguneko kontzertuak.
9. urteurren honetan 8 talde izango ditugu Orbeko Etxearen oholtza gainean; Amurrioko “Los Jonns” punk taldea, Gurutzetako “Vacio”, Sestaoko “Sub Rats”, Basauriko “Lo Puto Peor”, Santanderreko “CrisisChrist”, Bilboko Difuntos Telaraña”, Valentziako “Desguaze” eta Logroñoko “Raiser”.