Adimen ezintasuna duten pertsonen LANTZE Lanerako Zentroak ate irekien jarduna antolatu du.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko eka. 11a, 08:53

Lantze IFBS-GOFEko Lanerako zentroa Latiorro auzoan kokatuta dago eta Araban dauden mota honetako 10 zentroetako bat da. Bertan, adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Lantze IFBS-GOFEko Lanerako zentroa Latiorro auzoan kokatuta dago eta Araban dauden mota honetako 10 zentroetako bat da. Bertan, adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

18 eta 65 urte arteko pertsonek parte hartzen dute Lantze zentroan, eta bertan egiten diren jarduera guztien ardatza “pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen lagunduko duen euskarri sarea antolatzea da, gizarteko kide baliagarria, aktiboa eta balioetsia izan daitezen”.

Lantze zentroko arduradunek azaldu digutenez, “lanerako zentroetan, funtsean, ikaskuntza eta trebakuntza jarduerak egiten dira, bai bakarka bai taldeka, eta horiek, ezinduen garapen iraunkorreko beharrei egiten diete aurre”.

Zentroan 49 pertsona dira; 37 erabiltzaile, 8 begirale, arduradun bat, pedagoga bat, gizarte langile bat eta psikologa bat.

 

Ate irekien jardunaldia

Zentroan egiten duten lana jendaurrean ezagutarazteko ate-irekien jardunaldi bat antolatu dute datorren ekainaren 15erako, “gonbidapena, ezagutu nahi gaituen edonori luzatuta dago; bai Laudion bai inguruetan bizi zaretenoi ere”.

Hainbat ekimen antolatu dituzte egun honetarako: zentroari bisita, Desgaitasuna Duten Pertsonen Arloko Zuzendariordearen hitzaldia (“Lanerako Zentroetako gaur egungo egoera”), bideo eta argazki emanaldia, hamaiketakoa eta dantza erakustaldia.

Lantze zentroak egiten duen lan garrantzitsuaren berri lehen eskutik jaso nahi duenak beraz, hemen du aukera; datorren asteartean goizez (10:30-13:00) eta arratsaldez (15:30-16:30).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide