Endika Ibáñez laudioarra izan da aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea, kartel bizi, koloretsu eta atsegin batekin. Bertan laudioko jaietako irudi esanguratsuenak batu ditu Ibañezek; buruhandiak, erraldoiak, Roketxu, Lamuza eliza…eta nola bestela, guzti guztiak lehertzen ari den odoloste erraldoi batetik ateratzen.
Sei izan ziren lehen hautaketa igarota herritarren bozketagai izan diren kartelak, horien artean hautatu dute Endika Ibañezena. Aurten, Jaietako zinegotzia den Toño Bilbaok aitortu duenez, herritar gutxiagok hartu dute parte, nahiz eta halere, pozik dauden herritarren esku-hartzearekin.
Jaiak Kordinakundeak egindako lanari esker jarri zen abian jaietako kartela hautatzeko modu parte-hartzaile hau duela hiru urte, eta gutxi gutxinaka sendotzen eta egonkortzen ari den dinamika da. Jaiak kordinakundeak adierazi duenez, aurten ere hainbat erabakimen esparru herritarrei irekitzeko lanean jarraituko dute; pregoilaria hautatzeko prozesua, jaiak goitik behera zehazteko batzordea...