Bihar bukatzen da Laudioko Jaiaen kartela aukeratzeko epea.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko eka. 4a, 15:48

Hiru urte dira Laudioko jaietako kartela zein izango den aukeratzea herritarren esku dagoela.  Jaiak Kordinakundeak eta herritarrek oro har egindako lan bikainaren ondoriozkoa izan zen prozedura berri hau, eta honela, polemikak polemika herritarrak dira kartelaren aukeraketan  azken hitza dutenak.

Arkezten diren lan guztien artean hautaketa bat egiten da lehenik, eta sei dira bozketa herritarrera arkezten diren lanak.

Hartara, Jaiak kordinakundeak herritarrak bozketan parte hartzera deitu ditu, ekainaren 5era arte Kultur etxean ikusgai egongo diren lanen arteko bat aukeratzeko deialdia. (Aurten bozketagai diren lanak ezkerreko zutabean dituzue ikusgai).

“Parte-hartzearen bidean lanean jarraitzeko  konpromisoa”

Jaiak kordiakundeak adierazi duenez, “parte-hartzearen bidean lanean jarraitzeko gure konpromisoa berretsi nahi dugu”.  

“Gure jaietako hainbat eta hainbat atek itxita jarraitzen dute (pregoilaria hautatzeko prozesua, jaiak goitik behera zehazteko batzordea...), eta horiek guztiak ireki arte ez dugu etsiko” adierazi dute zabaldutako prensa-oharrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide