Igande honetan, ekainaren 6an, Euskal Eskola Publikoaren beharraren lekuko izango da Amurrio.
Geroa landuz leloa oinarri hartuta, milaka lagun bertaratuko dira aiarar herrira.
Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) hemeretzigarrenez antolatu du urteroko zita. Iragarri dutenez, aurten ere familia osoarentzako egitaraua prestatu dute. Otsailean egin zuten jaialdiaren aurkezpena eta hilabete hauetan gogor aritu dira lanean igandeko ospakizuna behar bezala ateratzeko.
Zortzi gunetan bereizi dute herria, Udaletxe plaza (informazioa eta salmenta), Armurulanda plaza (Euskal Hip-Hop gunea), San Antón plaza (tailerrak), Elexondo kalea (kale animazioa), Larrinaga kalea (antzerkia eta musika), Udal parkea (kirol gunea), Lucas Rey eskola (jolas gunea) eta Zabaleko eskola (jolas gunea).