Gabonetan "La cena de los idiotas" obra taularatu ostean, antzezlan berri batekin datozkigu Ohialak Zabaltzen taldekoak; "Misterioso asesinato en Manhattan", Woody Allenen komedia ezagunaren moldapena antzerkira.
Obra ekainaren 5ean oholtzaratuko da, Laudioko Lanbide heziketa eskolako aretoan, arratsaldeko 19:30etan.
Ohialak Zabaltzen taldeak 20 + 2 urte eman ditu laudioarren antzerki gosea maila batean asetzen, eta antzerkigintzarekiko zaletasuna gure artean piztu eta praktikatu nahi duenari bidea bat eskaintzen; "ilusio baten istorioa" bezala bataiatu dute eurek 20+2 urteurren berezi hau. Orainarteko ibilibidean obra ugari moldatu eta oholtzaratu dituzte Ohialak Zabaltzen taldeko kideek, eta aurrerantzean ere horrela izango delakoan gaude.
Mimo eta kalitatez egindako antzerki amaterra gurean, larunbatean dugu zita.