Artiach enpresako beharginek mobilizazinoak iragarri dauriez

Orozkoko Artiach enpresako ELA, LAB eta ESK sindikatuek behin-behineko beharginen egoera dela-eta daukaten ardura azaldu dute. Sindikatu horiek enpresari zein UGT sindikatuari behin-behineko beharginen prekarietatea sustatzea leporatu diete. Atzo kaleratutako ohar baten bidez, sindikatuok gogor kritikatu dute enpresaren jokaera, Artiachek “urte asko daramatzalako aldi baterako langileei enpresarekiko konpromiso eta esfortzu pertsonal bat eskatzen”.

Orozkoko Artiach enpresako ELA, LAB eta ESK sindikatuek behin-behineko beharginen egoera dela-eta daukaten ardura azaldu dute. Sindikatu horiek enpresari zein UGT sindikatuari behin-behineko beharginen prekarietatea sustatzea leporatu diete. Atzo kaleratutako ohar baten bidez, sindikatuok gogor kritikatu dute enpresaren jokaera, Artiachek “urte asko daramatzalako aldi baterako langileei enpresarekiko konpromiso eta esfortzu pertsonal bat eskatzen”. Zentzu horretan, nabarmendu dute “zenbait kasutan aldi baterako langile hauek 16 urte daramatzatela egoera honetan” eta “ez dela ezertarako kontuan hartzen langile hauek urteetan zehar egindako esfortzua”. UGTren jarrera ere salatu gura izan dute; sindikatu horri leporatzen diote kontu honetan enpresaren eskutik joatea, eta bere hurrekoen alde egitea kontratazio finkoak egin behar direnean.

Sindikatu horien arabera, “kontratazioak inolako entxufismorik edo adiskidetasun berezirik eta diskriminaziorik gabe” egin beharra dago, eta “kontratazio finkoak egiteko irizpidea langileen antzinatasuna izan behar da”. Hain zuzen ere, horixe jotzen dute lortu beharreko helburutzat, kontratazio finkoak egitea, pentsatzen dutelako “produkzioaren helburu bakarra ezin dela enpresarien interesak asetzea izan”.

Mobilizazioak ostegunean, maiatzak 6

Oso larritzat jotzen duten egoera salatzeko eta “lankide hauek orain bizi duten egoera jasanezina jasatera derrigortuak egon ez daitezen“ mobilizazio-egun bat deitu dute eguenerako, maiatzak 6. Mobilizazioak Laudion hasiko dira goizeko 10:30ean orri informatiboen banaketa batekin, eta ondoren Orozkoraino joango dira autoz, han ere orriak banatzeko asmoz, 11:45ean. Gero, oinez joango dira herrigunetik lantegiraino eta enkartelada egingo dute 13:00etatik 14:30era arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide